Ikastolaren astea

  • Apirilaren 18tik maiatzaren 6ra, OINEZ IKASTOLARA

    • Aurten, eta ESKOLA BIDEArekin bat eginez, apirilaren 18tik maiatzaren 6ra “Oinez, ikastolara” ekimena burutuko dugu. Utz ditzagun kotxeak etxean eta goazen denok elkarrekin ikastolara! Ariketa fisikoa eginez, gure herria hobeto ezagutuz, lagunekin harremanak sendotuz, ingurumena zainduz, puntualak izanez, autonomia garatuz... Ibilbideak eta ordutegiak hemen.

  • Apirilaren 18tik 23ra, IRAKURKETA ASTEA
    • Aste honetan zehar etapa guztietan irakurzaletasuna bultzatzeko ekintza desberdinak burutuko dira: ikasleen arteko liburu trukaketa, jolasak, erakusketak, ipuin kontalariak, irakurketa saioak... Egun hauetan Ikastolako aretoan LIBURUTEGI ERRALDOIA ikusi eta gozatzeko aukera izango da.

      Egitaraua HEMEN

 

 

  • Apirilaren 18tik 23ra, Munduko Hezkuntzaren Astea
    • Ospakizun honekin bate eginik Txantxiku Ikastolan Saharako haurrentzako eskola material bilketa egingo da. Ikasleek beraien geletara ekarri dezaketen materiala honako hau da: margoak, arkatzak, boligrafoak, koadernoak... MILA ESKER ZUEN PARTAIDETZAGATIK!

 

  • Apirilaren 19tik 21era: 
    • BASQUE CULINARY CENTERekoekin SUKALDATUZ programa
      • LH 6ko ikasleek goizetan SUKALDATUZ programa aurrera eramango dute: erosketak egin, sukaldatu, prestatutakoa bazkaldu eta garbiketa lanak egingo dituzte.

      • Ekimena osatzeko asmoz, gurasoentzat sukaldaritza saioa ere burutuko da. Apirilaren 20an arratsaldeko 17:30etatik aurrera, PAGO USO elkartean.

 

  • Apirilaren 21etik 28ra:
    • Bretainiako DIWAN ESKOLAKOEKIN ELKARTRUKEA.
      • Carhaix herriko Liçee Diwan ikastetxeko ikasleak gure artean izango dira eta gure inguru eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dute hainbat ekintza eta irteeren bitartez. Aste honetan zehar DBH 4.mailako frantseseko ikasleen etxeetan egongo dira.

 

  • Apirilaren 21ean, eguena
    • ETC theatre company-ren eskutik ANTZERKI EMANALDIAK.
      • 11:15: DBH 1, 2 eta 3. mailako ikasleek "Shakespeare in Chicago" antzezlana ikusiko dute.

      • 15:00: LH 5 eta 6. mailako ikasleek "Death by Haircut" antzezlana ikusiko dute.

 

   

  • Apirilaren 22 eta 23an: ELKARTASUN EKINTZA

    • Aurten ere Txantxiku ikastolaren eguneko ospakizunen artean BIDEZKO MERKATARITZA denda jarriko dugu apirilaren 22 eta23an Txantxiku Ikastolako aretoan. Bertan salduko diren produktuak garapen bidean dauden herrialdeetako komunitateek egindakoak dira eta bitartekaririk gabe erosi ahal izango ditugu. Lan hau egiteagatik jasotako dirua SAHARAra bidaliko da. Ziur gaude bertara gerturatuko zaretela.

  • Apirilaren 24an, domeka:

    • Eskola Agenda 21 lan taldeko ikasle, guraso eta langileek antolatuta 2. BIZIKLETA MARTXA.
    • Bi irteera antolatu dira adineen arabera. Irteera KIROLDEGI AURREAN. Itzuleran, SUSTRAI fruta dendak eskainitako fruta dastatzeko aukera izango dugu.

      • 11:30: LH 3. mailatik aurrerakoentzat. Elorregi auzoa (San Prudentzio)

      • 12:00: LH 2. maila artekoentzat. Santxolopetegi auzoa (Magdalena).

EKINTZA HAU ATZERATU EGIN DA