Sahararako eskola material bilketa

Hermansoloña elkartea egiten ari den eskola material bilketarekin bat egingo dugu eta datorren abenduaren 22ra arte Sahararako eskola material bilketa burutuko dugu ikastolan. Geletan jarritako kutxetan honako materiala bilduko dugu:     

  • Koadernoak     
  • Blokak     
  • Boligrafoak, arkatzak     
  • Margotzeko materialak   
  • Motxilak     
  • Kartapazioak     
  • Papera   
  • Amantalak

Aldez aurretik, zuen laguntzagatik eskerrak eman nahi dizuegu.