Gabonak iritsi dira ikastolara

Mari Domingi eta Olentzeroren bisitarekin eman diegu hasiera Gabonei ikastolan! Guztiontzako opariak ekarri dituzte eta txikienekin kontu kontari aritu ondoren, kalera atera dira Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleen konpainian gabon kantak abestera. Kalejira bukatzeko, ikastolako nagusienak zain zituzten San Tomas azokako postu berezietan zain. Guztiontzako ekintzak Gabonetako oporrei ongi etorria emateko!

ZORIONAK eta URTE BERRI ON GUZTIOI!

ARGAZKIAK

Etiketak: