5.mailakoak ekintzaz blai

Abenduaren 14an Topic, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroa bisitatu genuen. Heldu ginenean, txotxongiloen ikuskizun bat ikusi genuen. Ondoren, munduko jostailuen erakusketa eta museoa ikusi genituen eta azkenik, tailer batean txotxongilo bat egiteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta ederki pasatu genuen!

Hurrengo astean, gure unitate didaktikoaren osagarri bezala, Eskoriatzako Ibarraundi museoa bisitatu genuen. Oso ondo pasatzeaz gain, asko ikasi genuen dudarik ez! Gainera gure arbasoen hainbat lan eta ekintza egiten ikasi genuen: sua piztu sukarri eta piritarekin, sukarriarekin tresnen puntak sortu, kobazuloetako marrazkiak, zerealak ixo, megalitoak egin...

TOLOSAKO IRTEERAREN ARGAZKIAK

IBARRAUNDI MUSEOAN ARGAZKIAK

Etiketak: