DBH 4.mailakoak ULMA Packacking-en

Joan zen abenduaren 11n DBH 4.mailako ikasleok Ulma Packaging lantegia ezagutzeko asmoz bertara hurbildu ginen. Kooperatiben ezaugarri orokorrak, ULMA taldea eta kooperatiba horri buruzko azalpenak jaso genituen: langile kopurua, ekoizten dituzten produktuak, bezeroak, filialak eta ordezkaritzak, lanpostuetarako beharrezko ikasketak. Bestalde, ontziratze makinak ekoizten dituzten bi instalazioak ere ezagutzeko aukera izan genuen. Buletin honen bidez azalpenak ematen eta bisitaldia gidatzen aritu ziren Lander Diaz de Gereñu, Iker Zabaleta eta Iñaki Uriarteri gure esker ona agertu nahi diegu.

Etiketak: