Baketik-en Antzerki Foruma

BAKETIKek antolatutako ekimen horretan bizikidetzaren gaineko alderdiak landu genituen. Apirilaren 28a eta 30a bitartean elkarbizitza lantzeko ANTZERKI FORUMA izeneko saioak gauzatu ziren gure gelatan. Antzerkiaren bidez alderdi hauek landu genituen: geure arteko harremanak hobetzea, elkar ezagutzea, gatazken prebentzioan sakontzea, enpatia lantzea... Horretarako antzezlana, horren foruma eta tallerrak burutu ditugu. Horrek guztiak, geure arteko harremanetan eragina izango duelakoan gaude. Esperientzia oso interesgarria eta baikorra izan dela iruditu zaigu. Ikasleen esku­hartze handia eta gogotsua izateaz gain, balio etikoak barneratu ditugula ere, esango genuke.