Bisita gidatuak antolatu ditugu

Otsailaren lehenengo hamabostaldian matrikula epea irekiko da eta, honen harira, Txantxiku Ikastolako egunerokotasuna gertutik ezagutzeko aukera eskaini nahi dugu. Horretarako, aurten gure jarduna bertatik bertara ikusteko BISITA GIDATUAK antolatu ditugu.
Bisita hauek talde txikian izango dira eta horietan parte hartzeko izen ematea derrigorrezkoa izango da. Lehenengo bisitak hurrengo astean izango dira: urtarrilak 16 eta 19an, martitzen eta egubakoitzean. Martitzeneko bisita euskaraz izango da eta egubakoitzekoa gazteleraz, biak goizeko 9:30ean.
Hurrengo asteetan ere izango da bisitak egiteko aukera. Informazio guztia www.txantxikuikastola.eus/bisita_gidatuak webgunean eskuragarri duzue.
Bisitez gain, urtarrilaren 23an BILERA INFORMATIBOA ere izango da. Txantxiku Ikastolaren Hezkuntza Proiektuaren inguruko informazioa eskuratu ahal izango da bertan. Hau, arratsaldeko 18:00etan izango da eta honek irauten duen bitartean, 0-8 urte bitarteko haurrentzat zaintza zerbitzua izango da.
Edozein zalantza edo galdera baldin baduzue, gurekin harremanetan jar zaitezkete 943 78 12 04 telefonora deituz edota diured@txantxikuikastola.eus helbidera e-mail bat idatziz.