Ikastolen jaiak 2018

Dagoeneko martxan eta lanean ari dira Euskal Herriko lurralde guztietan 2018ko Ikastolen Jaiak prestatzen. Hemen dituzue labur-labur aurtengo hitzorduen jaien antolatzaileak nortzuk diren, non eta noiz izango diren zuen agendetan txoko txiki bat gorde ahal izateko!

  • HERRI URRATS maiatzaren 13an Senperen. Seaskak antolatzen duen jaiaren aurtengo leloa "Prefosta" da.
  • IBILALDIA maiatzaren 27an Santurtzin. Bertako Bihotz Gaztea Ikastola da antolatzailea eta "Taup!" da aukeratu duten leloa.
  • ARABA EUSKARAZ ekainaren 17an ospatuko da Manzanosen. Argantzon Ikastolak antolatuko du eta leloa, "Irrikitan"
  • KILOMETROAK aurten Urretxu eta Zumarragan ospatuko da urriaren 7an. Urretxu-Zumarraga Ikastola da antolatzailea eta aukeratu duten leloa "Zu2ak 1uz" (Zubiak batuz)
  • NAFARROA OINEZ-eko antolatzailea Altsasuko Iñigo Aritza Ikastola da. Urriaren 21ean “Bizi” lelopean ospatuko da jaia, Altsasun bertan.
Etiketak: