Gizarte-bazterkeriari buruzko saioak

Opor aurreko azken astean gizarte-bazterkeriari buruzko saio oso interesgarria izan zuten DBH 2 mailako ikasleek. Xabier Gesalaga eta Larraitz Legorburu gurasoek eskaini zizkieten saioak, eta bertan Madrilgo Gallinero ijito txabola kanpamenduaren errealitatea eta bertara egindako bisitetan izandako bizipenak azaldu zizkieten. Zenbait gizarte talderekiko beste begirada bat sortzea izan zen helburuetako bat, aurriritziak baztertuz. Mila esker Xabier eta Larraitz zuen azalpenengatik!