Gu gertutik ezagutzeko ekintzak

Txantxiku Ikastolako jarduna gertutik ezagutzeko ekintzekin jarraitzen dugu aste honetan ere. Martitzenean, urtarrilaren 23an, goizeko 9:30ean BISITA GIDATUEN hirugarren saioa izango da guraso berriei zuzendua. Egun berean, arratsaldean, 18:00ean, BILERA INFORMATIBOA izango da. Bertan, ikastolako arduradunen eskutik gure Hezkuntza Proiektuaren inguruko azalpenak eskuratu ahal izango dira. Bilerak irauten duen bitartean 0-8 urte bitarteko haurrentzat zaintza zerbitzua izango da.

Egubakoitzean, urtarrilaren 26an, bisita gidatuak arratsaldeko 18:00etatik aurrera egin ahal izango dira, baina arratsaldeko 17:00etatik aurrera ekintza desberdinak izango dira guztiontzat ikastolan. 17:00etan IPUIN KONTALARIA izango da Haur Hezkuntzako 5 urtekoen eremuan eta 17:00etatik 19:00etara bitartean, ikastolako aretoan globoflexia tailerra eta aurpegiak margotzeko aukera izango dute txikienek.

Antolaketa egoki baterako, gogoratu bisita gidatuak egiteko aldez aurretik izena eman beharra dagoela ikastolara deituz (943 781204) edota HEMEN izena emanaz.