Inauteri euritsua umore onez

Eguraldiak lagundu ez duen arren, arratsalde ederra pasa dugu ikastolan. Haur Hezkuntzako txikienek mazedonia ederra osatu dute ikastolako patioan. Laranjak, mahatsak, udareak, marrubiak... Guztiak dantzan aritu dira Gauargi taldeak alaitutako erromerian.

Lehen Hezkuntzako gaztetxoak ordea, beraien kitarrak eskuetan frontoian egin dute beraien emanaldia. Larruzko jakak, koloretako ileak, belarritakoak, praka estuak... Rockero talde ederra batu da eta guztiek emanaldi borobila osatu dute.

Bi emanaldien ondoren, Gauargi taldeak arratsaldea alaitzen jarraitu du. Guraso kontseiluaren eskutik txokolate ederra dastatzeko aukera izan dute ikastolako patioan bildutako guztiek eta eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen badakitela erakutsi digute!

ARRATSALDEKO ARGAZKI GUZTIETARAKO LOTURAK