"Geroa Zugan" BERRIAlagun egiteko kanpaina

Ikastolen Elkarteak bat egin du BERRIA egunkariaren 'GEROA ZUGAN' kanpainarekin, eta konpromisoa adierazi bere jardun eremuan BERRIAlagunak egiten laguntzeko.

BERRIArekin egindako akordio honen bitartez, Ikastolen Elkartearen sarearen parte zareten guztiak aukera izango duzue bi hilabetez BERRIAlagun Harpidedunak izateko, DOAN, horrek dakartzan abantaila guztiekin:

  • Bi hilabetez, BERRIA egunkaria etxean edo kioskoan jasoko duzue asteburuetan, DOAN. Ikastolen kasuan astegunez.
  • Astegunetan ere egunkaria eskura izango duzue PDF formatuan, nahi duzuen euskarritatik irakurtzeko.
  • Zerbitzu esklusiboak izango dituzue berria.eus-en eta BERRIA aplikazioan.
  • Opari eta sarreren zozketetan parte hartu ahal izango duzue astero; gonbidapen esklusiboak jaso, eta deskontu zuzenak izango dituzue komertzio eta aisialdiko zerbitzuetan.

Eskaintza baliatzeko, pauso hauek eman besterik ez duzu:

  • Sar zaitez berria.eus/geroazuganeskaintza webgunean.
  • Jar ezazu sustapen kode hau: IKASELKGZ151
  • Osa ezazu eskaera zure datu pertsonalekin.
  • BERRIAko Bezero Arretako kide bat zurekin harremanetan jarriko da egunkaria nola helarazi zehazteko.

Izan zaitez BERRIAlaguna, eta gozatu abantailez!

Etiketak: