"Norena da txokoa?" martxo bukaeran hustuko dugu

Iaz jarri genuen martxan Santa Anako gunearen sarreran “Norena da?” izeneko txokoa. Bertan, ikastolan galdu edo ahaztutako arropak zintzilikatzen ditugu. Kurtso hasieratik arropa dezente pilatu du txokoak eta dagoeneko beteta dago. Arroparen bat falta baduzue, bertan begiradatxo bat botatzera gonbidatu nahi zaituztegu hilabetea bukatu baino lehen! Izan ere, aste santuko oporrekin batera txokoa hustuko dugu eta bertan pilatutako arropak gobernuz kanpoko erakunde bati emango dizkiogu.