Bernat Etxepare lizeoaren aldeko KROS SOLIDARIOA

Bailarako ikastolok, “Hazten gaitu, Hazten dugu” kanpainarekin bat egin dugu Baionako Bernat Etxepare lizeoari laguntzeko asmoz. Kanpaina honi amaiera borobila emateko KROS SOLIDARIOA antolatu dugu datorren martxoaren 23rako. Ekimen hau 5 herritan eramango dugu aurrera: Oñatin, Bergaran, Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan hain zuzen. Aranzadi, Arizmendi eta Txantxiku Ikastolako ikasleak helburu solidario batekin korrika jarriko ditugu ikastolako ordutegiaren barnean. 

Hala ere, egongo da aukera nahi duen orok ekimen honetan parte hartzeko. Arratsaldez, eskola-orduz kanpo, herrira zabaldutako krosa egingo dugu. Haur, gazte eta heldu, guztiak elkarrekin korrika egiteko aukera izango da, kirola eginez eta jai giroan Baionako lagunei gure elkartasuna adieraziko diegu. Korrika egin aurretik eta ostean jan eta edana hartzeko aukera ere izango da plazan jarritako postuan. Izen ematearekin batera 1 €ko ekarpen ekonomiko sinbolikoa egingo dute bai ikasleek, baita herritarrek ere. Izen ematearekin jasotako dirua eta egun horretan ekintza ezberdinen bidez jasotakoa Baionako Bernat Etxepare lizeoa laguntzeko bideratuko dugu.

EGITARAUA     

  • 11:00etan Haur Hezkuntzako ikasleen krosa plazan.          
  • 12:30ean Bigarren Hezkuntzako ikasleen krosa plazan.

Ibilbidea: Plaza - Kale Barria - Markuko kantoia - Atzeko kale - Plaza (2 itzuli)     

  • 15:00etan Lehen Hezkuntzako ikasleen krosa plazan.

1. eta 2. Maila. Plaza – Udaletxea –Plaza (2 itzuli)

3. eta 4. Maila. Plaza - Kale Barria - Markuko kantoia - Atzeko kale – Plaza

5. eta 6. Maila. Plaza - Kale Barria - Markuko kantoia - Atzeko kale – Plaza (2 itzuli)     

  • 18:00etan Herri krosa plazatik abiatuta.

Aurretik eta ondoren, Gurasoen Kontseiluak antolatutako taberna izango da. Dortsalak bertan eskuratu ahal izango dira.

Ibilbidea: Plaza - Kale Barria - Markuko kantoia - Atzeko kale - Plaza (2 itzuli).