Irakurketa astea apirilaren 16tik 23ra

Aste osoan zehar, aretoa LIBURUTEGI ERRALDOIA bihurtuko da. Egun hauetan ikasle guztiek beraien irakaslearekin tartetxo bat pasatzeko aukera izango dute bertan. Gainera, geletan gaiarekin lotuta dauden eskulanak egingo dira. Honetaz gain, egunero ekintza bereziak izango dira. Hemen egitaraua:

  • Apirilaren 16an, astelehena, JUUL BOZKETA. Egunean zehar Lehen Hezkuntzako ikasleek idazle eta ilustratzaile gustukoenak aukeratuko dituzte.
  • Apirilaren 18an, eguaztena, IRAKURKETA MARATOIA. Liburutegi erraldoia zabalik egongo da gurasoekin joan ahal izateko (16:45-18:15). Hainbat irakasleen eskutik ipuin kontalarien saioa izango da:

    17:00etan “ROOM ON THE BROOM” ipuina. 

    17:30ean  “DASTATU ILARGIA” ipuina.

    18:00etan “BELEA” ipuina.

  • Apirilaren 18 eta 19an Batxilergo 1. mailako ikasleek ingelesezko ipuinak kontatuko dizkiete Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrei.
  • Apirilaren 19, 20 eta 23an DBH 2. mailako ikasleek gaztelaniako hizkuntza jolasak egingo dituzte Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin.
  • Apirilaren 20an, egubakoitza, IPUIN ANTZEZTUA. Arratsaldeko 17:45ean, gurasoen eskutik, antzerki emanaldia izango da aretoan.
  • Apirilaren 23an, astelehena, LIBURUAREN EGUNA. Lehen Hezkuntzako ikasleak “KALEAN IRAKURLE” jarduera burutuko dute. Ikasle guztiak liburu bana hartuta, beste ikasle batekin trukatu ostean, plazara irakurtzera joango dira.