ESKERRIK ASKO zuen ekarpenengatik!

Martxoan zehar, buletin honen bitartez, Bernat Etxepare lizeoari laguntzeko bailarako ikastolok egindako lanaren berri eman genizuen. Lanari amaiera emateko, oporren aurretik, elkartasun krosa ospatu genuen eta beste behin eskerrak eman beharrean gaude! Ikastolako komunitatea osatzen dugun guztioi esker eta herritarren babesarekin, Oñatin, 1.500€ biltzea lortu genuen. Bejondeizuela guztioi!!!
Bailarako gainontzeko herrietako ekarpenak batu eta diru guztia Baionara bideratuko dugu poliki-poliki beraien lizeo berria osatu dezaten. 
Eskerrik asko!!!

ARGAZKIAK