DBH 3koak San Martin egoitzan izan ziren

DBHko 3. mailako Bizitzarako Prestakuntzako ikasleok San Martingo egoitzan bizi direnei emanaldia eskaini diegu. Lehengo garaiak gaur egungokoekin alderatu ditugu, eta horretarako, antzerki saio motzak, jolasak, bertsoak eta trikitixa saioak baliatu ditugu.

Egon diren ikusleek emanaldiaren hainbat unetan txaloka hartu gaituzte eta eskerrak ere eman dizkigute. Bestalde, adinekoekin ere egon gara eta bertso batean esan dugun bezala, saioa bizitzarako ikasgaia gertatu zaigu. Beraz, gu ere oso pozik.

Hurrengo saioa Eguneko Zentroan eskainiko dugu.