Praktika Onen V. Jardunaldian parte hartu dugu

Pasa den hilabetean, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Praktika Onen V. Jardunaldia ospatu zen Ikastolen Etxean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondorengo ikasketetan ikastoletan egiten ari garen berrikuntza pedagogikoak aurkeztu zituzten hainbat ikastolek, tartean gureak, Txantxiku Ikastolak. Gure ikastolako Batxilergoko hainbat irakaslek bertan parte hartu zuten ikastolan aurrera eramandako proiektuak aurkezten.

Jardunaldiak gure lana ezagutzera emateaz gain, beste ikastola batzuetako esperientziak ezagutu eta etorkizunerako ildoak ezagutzeko balio izan zigun.

INFORMAZIO GEHIAGO