KiVa programaren aurkezpena

Dakizuenez, 2016/2017 ikasturtean eskola jazarpenari aurrea hartu nahi dion KiVa proiektua martxan jarri zen Euskal Herriko hainbat ikastoletan eta Txantxiku Ikastola horien artean dago. Datorren EGUENEAN, maiatzak 3, arratsaldeko 18:00etan, Txantxiku Ikastolako aretoan izango den solasaldian proiektu horren gaineko zertzelada nagusiak berrikusiko dira (KiVa programa, erabiltzen dugun materiala, jazarpenaren aurrean etxean eta ikastolan egin daitekeenaren gaineko xehetasun batzuk…). Horrekin batera, orain arte ikastoletan egin dugun ibilbideak eman dituen emaitzak ere jakinaraziko dira. Solasaldi honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Etiketak: