"Arantzazu kultura da!" DBH 4.mailako ikasleen bideoa

"Arantzazu kultura da!" izenburua duen bideoa ikusgai dago jada Youtube-n. DBH4ko ikasle diren Oier Yaniz, Asier Igartua, Jone Anduaga eta Aitor Gordoak osatutako Txantxi Films taldeak egin du 2018ko Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarea Saria lehiaketan parte hartzeko. Lan gogorra egin dute Arantzazuko santutegiak sortu duen euskal kultura ondarea ikertu eta modu erakargarrian denoi hurbiltzeko eta emaitza ederra izan da! Arantzazu ikuspuntu berri batetik erakutsi digute. Dronaren magia eta Arantzazun lanean egin dituzten ordu askoei esker, irudirik apartenak bideoan jaso dituzte denoi hurbiltzeko. Zorionak egindako lanagatik eta zorte on lehiaketan Txantxi Films!