MENDIMETROAK ospatuko dugu domekan

Aurtengo Kilometroak jaia osatzeko eta iaz Oñatin hasitako bideari jarraipena emateko, aurtengoan ere, Gipuzkoako ikastolako guztiok MENDIMETROAK ekimenean parte hartuko dugu. Ekintza hori maiatzaren 20an ospatuko dugu Oñatin. Txantxiku ikastolakook Gorgomendira, Aloñako gurutzera joango gara. Arrakastatsua izan dadin, guztion, IKASLE, GURASO, LAGUNTZAILE eta LANGILEon parte hartzea ezinbestekoa izango da. Beraz, anima zaitezte, eta zatozte igandean, Gorgomendira!

Goizeko 09:00etan herriko plazan elkartuko gara, eta bertatik, kotxez, Arantzazura joango gara. Handik abiatuko gara Aloñako gurutzeraino. ELKARREKIN MENDIAK BATU DITZAGUN!!!!!