DBH-ko Praktika Onen I. Jardunaldia

Bost urte dira EKI proiektua Euskal Herriko ikastoletan martxan jarri genuenetik. Aldaketa nabarmenak ekarri ditu proiektu honek DBH-ko etapan eta geletan esperimentatutako transformazio guzti horiek partekatzeko Praktika Onen I. Jardunaldia egin zuten pasa den maiatzaren 16ean ikastoletako irakasleek Hernaniko Orona Ideon. Ehun irakasle inguru bildu ziren, tartean Txantxiku Ikastolako arduradun pedagogikoak geletan egiten dena partekatzeko. Gure ikastolak gurasoei zuzendutako EKI GURASO ESKOLA aurkeztu zien gainontzeko ikastola guztiei. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko eguna atzokoa!

Etiketak: