1.mailakoak dentistarekin berbetan

Nola zaindu behar dugu ahoa? Haginak egunero garbitzea garrantzitsua da? Zenbat aldiz egunean? Zer dira esne-haginak? Zer da txantxarra? Galdera hauek eta gehiago erantzuteko, aproposa iruditu zitzaigun dentista bat gelara gonbidatzea eta Estherrekin gogoratu ginen.

Saio hasieran ahoa ondo zaintzeko bi aholku nagusi eman zizkigun: elikagai egokiak jatea eta haginak egunean hiru aldiz garbitzea. Jarraian, hortzetako eskuila bana oparitu zigun, eta hortzeri erraldoi bat erabiliz, era praktikoan ikasi genuen haginak nola garbitu behar diren. Adi! Haginak garbitzen hasi aurretik, oso garrantzitsua da, ahoa urarekin garbitzea. Mila-mila esker, Esther! Orain ez dugu aitzakiarik haginak ondo ez garbitzeko!

ARGAZKIAK

Etiketak: