Mendimetroak giro onean ospatu genuen

Pasa den igandean, maiatzak 20, KILOMETROAK 2018ko ekitaldien barnean MENDIMETROAK ekimena gauzatu genuen. Gipuzkoako ikastola guztiok antolatutako ekintza honekin, besteak beste, azkenaldi urte hauetan ahultzen doan mendizaletasuna sustatu nahi da lehiakortasun eremutik at. Txantxiku Ikastolako ikasle, guraso eta langile herriko plazan elkartu eta, Arantzazuraino kotxez joan ostean, Gorgomendi puntaraino igo ginen oso giro jatorrean eta eguraldi bikainarekin! Aloñako puntan egun berezi honetarako Xabier Agirrek eta Aitor Tatiegik egokitutako bertsoa abestu genuen. 

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi eta Xabier eta Aitor bertsolarioi. Ea ekimen honek mendizaletasuna suspertzeko balio duen!

ARGAZKIAK

Etiketak: