Eskola Agenda 21eko gaia udalbatzarrean

Pasa den maiatzaren 30ean udalbatzarra izan genuen Eskola Agenda 21eko taldekideok Oñatiko Udaletxean. Bertan, alkateari eta ingurumen teknikariei proposamen berriak eskaini genizkien. Alde batetik, Foruen Enparantzako kiosko inguruko parkea egokitzea eskatu genien, natur eta jasangarritasun irizpideak kontutan harturik. Bestetik, kultura aniztasunari garrantzia emate aldera, beste herrialdetako produktuak azokan saltzeko eskaera egin genuen. Horrez gain, beste eragile batzuekin batera, kultura aniztasuna ezagutzeko ekintzak antolatzeko prest azaldu ginen: hitzaldiak, erakusketak, kontzertuak, janari dastaketak, tailerrak...

Ea gure proposamenak aurrera ateratzen diren, Oñati jasangarriago baten alde!

Etiketak: