Mugikortasun astea

Irailaren 17tik aurrera Mugikortasun astea ospatuko da eta gure ikasleek ere ekintza desberdinak izango dituzte:

Irailak 17an, astelehena, Eskolako Bidea ekimenaren barruan "Juntalekuen aurkezpen ekitaldia" burutuko da. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen parte hartzearekin 4. mailako ikasleek aurreko ikasturtean eskolarako bidea elkarrekin egiteko juntaleku aproposak kalean identifikatu eta herriko mapan kokatu zituzten. Juntaleku hauen bitartez haurrek eskolako bidea elkarrekin eta modu autonomoan egitea sustatu nahi da eta zeramikazko baldosa bat jarrita identifikatuko dira.

Irailak 19an, asteazkenean ikastetxe guztietan ekimen berezi bat burutuko da, Hirigintza taktikoan oinarritua. Ikastola inguruko espazio publikoan dauden arazoak eta konponbide posibleak agerian jartzea da ekimenaren helburu nagusia; espazio publikoan kotxeek izan ohi duten protagonismoaren aurrean bestelako herrigunea aldarrikatzea.