Ikasle eslovakiarrekin elkartrukea

Irailaren 9tik 15era ikasle eslovakiarrak izan ditugu Oñatin gure ikasleekin elkartrukean. Euskal hiriak bisitatu dituzte eta Urbiara mendi irteera ere egin dute. Gustura ibili dira. Ingelesa izan dute komunikazio hizkuntza oñatiarrekin. Datorren ekainean itzuliko diete bisita gure ikasleek eta Eslovakiara bidaia egingo dute.