Mari Karmen Markuletarekin solasaldia

Maiatzaren 21ean, Mari Karmen Markuleta lekaimea izan zen DBHko 4. mailako ikasleokin Haiti eta Dominikar Errepublikako egoera azaldu zigun, batik bat haurren eta emakumeen egoera.

Dakizuen bezala, aurten ikastolan antolatutako ekintzen bidez (zozketa eta bidezko merkataritzako denda) lortutako etekina, 1.700 euro guztira, Mari Karmenek Dominikar Errepublikako Pedernalesen bultzatzen duen proiekturako izango da. Horiek horrela, bertan bizi duten egoerari buruz hitz egitera etorri zitzaigun. Galderak prestatuak genituen arren, ez genuen ia aukerarik ere izan, ia guztiak bere aurkezpenean erantzun baizituen, hain du maite bere eginkizuna. Eta bera entzun ostean badakigu diru horrek erabilpen ezin hobea izango duela. 

Eskerrik asko, Mari Karmen!!

 

Etiketak: