Nafarroa Oinezera joateko autobusa

Aurtengo Nafarroa Oinez Altsasun ospatuko da urriaren 21ean. Iñigo Aritza ikastolak antolatu duen jaiaz gozatu ahal izateko eta bertaratzea errazagoa izan dadin, autobusa bideratuko du Txantxiku Ikastolak (prezioa 10€). Izena emateko urriak 17 izango da azken eguna eta hurrengo loturan edo 943781204 telefonora deituta izena eman ahal izango duzue. ANIMATU!

Oharra:Adin txikikoak, arduradun batekin joan behar dira.

IZEN-EMATEA

Informazio gehiago: www.nafarroaoinez.eus

Etiketak: