"Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" espedizioa Nepalen

Oñatiko festak bukatu berritan abiatu ziren Nepalera gure ikastolako ikasle diren Malen Osa, Maddi Oyhagaray, Igor Mugarza eta Amaia Ugarte proiektuko gainontzeko lagunekin batera. Aklimatazio egokia egin dute espediziokide guztiek eta 5000-6000 metro bitarteko mendietan ere euskaraz ari dira azken asteotan.

Arratsaldeetan xerpa gazteekin hizkuntza trukaketarako saioak egiten dituzte eta, Euskal Herrira bueltatzerakoan,  Euskara-Xerpa hiztegi xume bat kaleratzeko asmoa dute. Honetaz gain, ikusentzunezko baterako irudiak ere grabatzen ari dira.

BIDEO AURRERAPENAK

Proiektuaren bigarren fase honetarako gure laguntza beharko dute. Horretarako, espediziokideak Nepalen dauden bitartean egitasmoaren POSTAL BEREZIA jasotzeko aukera duzu. Postala 5€-tan eskuratu daiteke eta horretarako hurrengo galdetegia bete behar da. Animatu eta eman zure datuak, ez zara damutuko!

POSTALEN ESKAERA