Errigorako saskiak eskatzeko aukera

Bost urte dira Nafarroa hegoaldeko ikastolen aldeko ekimen hau hasi zenetik. Beti ere helburu batekin: ateratako etekinarekin, euskararen alde jardun eta eta lurralde hauetako ikastoletan inbertitzea. Aurtengoan ere, Nafarroa hegoaldeko produktuak dastatzeko aukera izango dugu Errigorako saskien bitartez. Guztia errazagoa izan dadin, ikastolan bertan eskatzeko aukera izango duzue gaurtik hasi eta azaroak 9 bitartean.

Bi bide dituzue eskaera egiteko; idazkaritzara deitu (943781204) edo hurrengo estekaren bitartez zuen kabuz. ESKAERA EGIN

Ikastolan jaso bezain pronto abixatuko dizuegu bila pasatzeko. Gozatu nafarroa hegoaldeko produktuez eta eman bultzada euskarari!

Etiketak: