Katilu solidarioak

Katilu solidarioak izeneko elkartasun ekimen berria jarri du abian Hotz-Oñati taldeak. Katiluak, Atenasen (Grezia) dauden haur errefuxiatuek egindako marrazkiekin apaindutako katiluak dira eta bakoitzak arima eta sentsibilitate berezia islatzen du.

Katiluen salmentarekin biltzen den diru guztia Itsas Salbamendu Humanitario (SMH) eta En Red SOS Refugiados elkarteei bideratuko zaie. Katiluak 10€-tan jarriko dira salgai.

Hotz-Oñatik hileko bigarren larunbatetan plazan jartzen duen postuan, abenduaren 15ean plazan egingo den elkartasun azokan eta txokolateixa dendan daude eskuragarri. Horretaz gain, Txantxiku Ikastolak, ekimenarekin bat egin du eta idazkaritzan erosteko aukera egongo da. Ikastolara deitu (943 78 12 04) edota Bertaratu eta eman izena zure katilua eskuratzeko!