Robert Swart, TBL estrategietan aditua, ikastolan

Mundu mailan hezkuntza arloan aditua den Robert Swartz Txantxiku Ikastolan egon zen pasa den astean. Swartzek ikasleei ikasten erakusteko zenbait ikerketa egin ditu eta, honen emaitza da, berak sortutako metodologia, Thinking Based Learning (TBL) edota euskaraz, Pentsamendu Estrategiak deritzana hain zuzen ere.  

Txantxiku Ikastolako irakasle den Ainhoa Guridi, berarekin ikasten dihardu eta, beste batzuen artean, Swartzen gidaritzapean, coaching saioak burutuko dituzte. Horietako bat hilaren 15ean gauzatu zen eta, Ainhoaren tutoretzapeko ikasleekin izan zen, Pentsamendu Estrategiak nola lantzen diren ikusteko.