Euskararen eguneko ospakizunak

Abenduak 3arekin batera, Euskararen eguna ospatu genuen ikastolan. Etapa guztietako ikasleek beraientzat prestatutako ekintzak izan zituzten. Ikastolako txikienek Argitxoren bisita jaso zuten, Lehen Hezkuntza eta DBH-ko ikasleek jolas desberdinetan aritu ziren gure hizkuntza ardatz izanik. Nagusienek aldiz, "Ez dok hiru" antzerki emanaldiarekin gozatu ederra hartu zuten! Egunari amaiera emateko, azken urteetan ohitura bihurtu den kantu saioa burutu genuen guztiok elkarrekin.

Aipamen berezia merezi dute ikastolako TTAK taldeko kideek egindako lana. Iazko ikasturte amaieran hasitako lanari akabera borobila eman zioten. Lerro hauen bitartez, egindako lan eskerga eskertu nahi diegu guztiei. Bejondeizuela kuadrila!

Egunak eman zuena argazkietan bildu nahi izan dugu. Hementxe eguneko irudi guztien loturak. Gozatu!

HAUR HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK

LEHEN HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK

BIGARREN HEZKUNTZAKO ARGAZKIAK

 

Etiketak: