5 urtekoak Euskal Kulturan murgilduta

Aurten “ Euskaraldia” dela eta Ahobizi eta Belarriprestekin batera hainbat jarduera aurrera eraman ditugu: alde batetik LH 5. mailako ikasleak gonbidatu genituen, beraiek sortutako bi bertso abestera, eta bestetik, Joseba Lasagabaster, guraso bertsolaria etorri zen gurekin bertsoetan jardutera. Aldi berean, Herri Kirolen inguruko proiektu bat gauzatu genuen eta horretarako; alde batetik, Jone Elorza, sokatiran profesionala, gurekin egon zen kirol honen inguruko azalpenak emate, eta bestetik, Herri Kiroletako jaialdi batekin amaiera eman genion proiektuari.

BERTSOETAKO ARGAZKIAK

HERRI KIROLETAKO ARGAZKIAK

Etiketak: