Batxilergo 2.mailako ikasleen irteerak

Joan zen azaroaren 28an Batxilergo 2. mailako Administrazioa, Psikologia eta Teknologiako ikasleok, Donostia eta Oñatira irteerak izan genituen.

Donostian, Administraziokoak, Justizia Jauregiko lau epaiketatan egon ginen eta, Javi Perez oñatiar abokatuaren laguntzari esker, bertako eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko sailak hurbiletik ezagutu eta aurrera eramaten diren jardueren azalpenak jasotzeko aukera izan genuen.

Psikologiakoak, BCBL zentroan gure garunaren funtzionamendua nola aztertzen den ikusi genuen eta, Oñatin, Teknologiakoak, Garay enpresako ekoizpen prozesuak zuzenean ezagutzeko aukera izan genuen. Egun ederra izan zen!

Etiketak: