Irakurzaletasuna bultzatzeko JUUL kanpaina

Familia agurgarriak, Ikastolak garrantzi berezia ematen dio irakurketari. Interes hori ez da mugatzen haurrek irakurtzen eta idazten ikastera. Ikastolak garatzen duen irakurketa-planaren barruan, jarduera ezberdinak jorratzen ditugu irakurketaren zaletasuna sustatzeko eta horiek JUUL kanpaina hartzen dute barne.

Haurrek irakurtzen dakitela edo oraindik ez dutela ikasi, familiek ere, gurekin batera, irakurzaletasuna susta dezakezue. Adibidez, gertuen dituzuen liburutegietara seme-alabak eramanez eta, bertan dituzten liburuak aztertu eta aukeratzen lagundu, beraiekin irakurri... Halaber, irakurketarako horren egokia den Eguberriko garai honetan, liburua opari ezin hobea izan daitekeela kontuan hartzea gustatuko litzaiguke. Juul kanpainaren web-orrialdean www.juulkanpaina.eus, “Irakurgidak” atalean aurki ditzakezue bere kalitatearengatik gomendatutako haur eta gazteentzako ipuin- zein liburu-zerrenda. Ikastolan edo udal liburutegian ere aholkua eska dezakezue. 

Etiketak: