Euskararen Kriseiluak hasi du bere ibilbidea

Gure hizkuntza ardatz duen ekimen honi hasiera emango zaio gaur bertan. Urtarrilak 18an aditzera eman zitzaizuen bezala, familia ugarik eman zenuten izena eta heldu da gauzatzeko momentua.

Kriseilua familiaz familia ibiliko da astebeteko epean eta, honekin batera, hizkuntza sinbolizatzen duen sua izango da etxe askotako garra hurrengo hilabeteetan.

HITZ EGIN EUSKARAZ, BIZI EUSKARAZ!