DBH 2.mailakoen eski bidaia

Aurten ere eski irteera egin dugu DBH2. mailako ikasleak. Jacan izan gara lau egunez eta Astuneko estazioan eskiatu dugu. Hasierako egunetan zaila egin zitzaigun arren, egunek aurrera egin ahala, asko hobetu dugu eta errazago egin zaigu! Egun ederrak pasa ditugu guztion artean! Horren adibide dira honako laburpen bideo hauek: