Etapa desberdineko 1.mailako ikasleak elkarrekin

DBH 1. mailako ikasleek gelan landutako historiaurrea eta antzinaroa gaiak hizpide harturik, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat aurkezpenak egin genizkien apirilaren 2an. Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek ere "Lehen Gizakia" gaia orain dela gutxi jorratu dutenez, oso gustura aritu ziren ikasle zaharragoei entzuten eta beraiek gaiari buruz zekitena kontatzen.

Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da!