KLIKA!!! Hemen da aurtengo Korrika!!!

Pasa den apirilaren 4ean hasi zen Garesen Korrikaren 21. edizioa eta zapatuan (apirilak 13an) igaroko da Oñatitik. Ikastolan ere egitarau oparoa prestatu dugu Korrikarekin bat egiteko. Ikusi!!

Ohitura jarraituz, apirilaren 12an Korrika txikia ospatuko dugu ikastolan eta honako egitaraua antolatu dugu:

  • Haur Hezkuntzako 0 eta 1 urtekoak eguna ikastolako jolaslekuan ospatuko dute Korrikaren inguruko jolas desberdinekin.
  • 2 urtetik hasi eta 5 urte artekoak goizeko 10:30ean herriko plazara abiatuko dira eta bertan markatuta izango duten zirkuituaren biran egingo dute atxintxika.
  • Lehen hezkuntzako ikasleak, herriko gainerako ikastetxeekin elkarturik, kale ezberdinak hartzen dituen zirkuituan egingo dute atxintxika, lekukoa txandatuz. Arratsaldeko 14:45ean elkartuko dira plazan eta hasiera 15:00ak aldera emango diote.

Apirilaren 13an, goizean iritsiko da Korrika Oñatira. Txantxiku Ikastolak honako bi kilometro hauek erosi ditu:

  • 2265. kilometroa, Ugarkalde hasieratik Labealde okindegirarte 
  • 2267. kilometroa, Kale Zaharra hasieratik (ONCE), Otadui Zuhaiztira (Kurtzetxo).

Herri mailako Korrika batzordean lanean jardun duten herritar eta eragileen aldetik egitarau ederra antolatu dute larunbaterako. 

Eta hau gutxi balitz, korrika kulturala ere antolatu da herrian. HEMEN dituzue antolatutako ekintza guztiak.

Ez dago aitzakiariak, adin eta gustu guztietarako ekintzak ditugu!!! Egin dezagun KLIKA!!! Aupa KORRIKA!!!