Batxilergoko ikasleen irteera Urbiara

Eguraldia oso ziurra ez zela eta, batxilergoko 1.mailako ikasleak ostiralean atera beharrean ostegunean Urbiara joatea erabaki genuen, bildurrez halere; baina Lorentzo jauna izugarrizko egun eder batez iratzarri gintuen. Plan ederra aurretik geneukana!! Denboraz ondo gebiltzela aprobetxatuz, Itturrigorritik aurrera, fraileen bidetik iritsi ginen Urbiara, batzuk beste batzuk baino azkarrago. Han haize freskoa zegoen arren hamaiketako-bazkaria egin eta batzuk Aitzgorri aldera joan eta besteok bertan geratu giñen denbora pasa jolasten. Ordua iritsi zenean autobusera buelta... Lagun artean egun bikaina pasa genuen.

Etiketak: