Aitzulon ospatu genuen aurtengo MENDIMETROAK

Pasa den ekainaren 2an, MENDIMETROAK 2019 ekimena gauzatu genuen. Igande goiz horretan Zegama – Aizkorri ekitaldiak herrian eragin zituen trafiko arazoak zirela-eta, planak aldatzera behartu gintuen. Gorgomendira joan beharrean, kotxez Urrexolara joan ginen, eta handik Aitzulo kobara. 

Gure herriko leku zoragarri horretan, eguraldia ere lagun genuela, Aitor Tatiegik ekintza horretarako prestatutako bertso dotorea abestu genuen. Mila esker Aitor guretzat bertso eder hori osatze arren, eta eskerrik asko baita ere domekan gurekin izan zineten familia guztioi. Goiz ederra igaro genuen!!!!

Ikastolak oztopoak
pasa dituen modura,
aldapa pasa behar da
gailurra bada helmuga.
Urteetan hedatuaz
Euskal Herriko kultura
auzolanean jakintza
pasa eskutik eskura.
Berrikuntzaren garaia
gurera ere heldu da:
aniztasunez guztiok
batera ni, zein hura

hartu dezagun alaiki
irekitzeko ardura
mundua ikastolara
(e)ta ikastola mundura!

Doinua: Habanera
Egilea: Aitor Tatiegi