Lehen sorospenen ikastaroa gurasoentzat

Ikasle eta langileekin burutu ziren saioek izandako oihartzuna medio, gurasoendako ikastaroa antolatu zuen pasa den astean osasun arloan diharduten guraso taldeak. Oraingoan ere zabala izan da ekintzak jaso duen erantzuna.

Ziur gaude oso baliagarri izango zaizuela guztioi beharra izan ez gero, ikasitakoa praktikan jartzeko! Bide batez, hurrengo urtean saio gehiago egitea aurreikusten dira; honen inguruko berri gehiago 2020/2021 ikasturtean edukiko duzue. Milesker parte hartu duzuen guztioi!

Bide batez, abagune hau aprobetxatu nahi dugu Txantxiku Ikastolako komunitate osoaren izenean saio hauetan buru belarri ibili zareten guztioi gure eskerrik bero eta zabalena eman nahi dizuegu!!! Zuen dedikazio handiari esker, asko ikasi dugu!!