Eskola Jasangarria Ziurtagiria jaso dugu

Aurreratu genizuen bezala, Txantxiku Ikastolak “eskola jasangarria” ziurtagiria lortu berri du Eskola Agenda 21 programa barruan. Pasa den ekainaren 5ean ziurtagiri honen banaketa ekitaldia burutu zen Busturiako Madariaga dorretxean. Bertan izan ziren Itziar Arana, Txantxiku Ikastolako zuzendaria, eta Lierni Axpe eta Ainhoa Guridi Jasangarritasun lan taldeko ordezkarietako bi. Eusko Jaurlaritzako agintarien eskutik jaso zuten ziurtagiria eta gure ikastolako eraikinetan ikusgai izango ditugun ikurrinak.

Lerro hauen bitartez, zorionak eman nahi dizuegu gure komunitatea osatzen duzuen guztioi, baina bereziki honen inguruan lanean ibili zareten lan taldeko kideoi.