Torneo solidarioa DBH-ko ikasleek antolatuta

DBHn ikasturte bukaerako proiektuetako bat da Boluntariotza. Bertan 21 ikasle ari dira parte hartzen. Boluntariotza zer den, zertarako, nola parte hartu, zer egin eta bestelakoak lantzeaz gain, GKEtarako dirua biltzeko asmoz, ARETO FUTBOLA-TORNEO SOLIDARIOA antolatu dute.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBH 4. maila arteko ikasle guztiek parte hartzea gustatuko litzaieke, Lehen Hezkuntzakoak astelehenean, ekainaren 17an eta DBHkoak 20an ospatuko dute. Bildutako diru guztia GKEtara bidaliko dute, beharra dutenei laguntza eskaintzea beharrezkoa ikusten baitute. Aipatutako egunetarako ikasle bakoitzak € 1eko ekarpena egitea gomendagarria da.

ZURE LAGUNTZA EZINBESTEKOA DA, BERAZ, ANIMATU ETA PARTE HARTU!