"Oxigenoa Euskarari 6000 metroan" dokumentala ikusgai Oñatin

Gogoratuko duzuen bezala, iazko ikasturtean gure ikastolako 4 ikaslek “Oxigenoa Euskarari 6000 metroan” ekimenean parte hartu zuten. Himalayan hilabetez burutu zuten ekimena ardatz hartuta, dokumentala garatzen ibili dira azken urte honetan eta, irailaren 20ean, egubakoitza, arratsaldeko 19:00etan estreinatuko da Kultur Etxeko Zine Aretoan.

Oñatiko estreinaldi egunean proiektuko hainbat partehartzaile izango dira eta solasaldi txiki bat burutzeko aukera ere egongo da. Egun honetarako sarrerak eskuratu beharko dira Txokolateixian (dohainik). Estreinaldiko egunez gain, dokumentala ikusteko aukera zabala egongo da, honako egun eta ordutegietan:          

  • Irailak 21, zapatua: 22:30ean.          
  • Irailak 22, domeka: 19:30ean eta 22:30ean eta,          
  • Irailak 23, astelehena: 19:30ean.