MU-ko ikasleak batxilergoko ikasleekin solasean

Hilabete honetan Batxilergoko 2. mailako ikasleok MUko hainbat graduren gaineko informazioa jaso dugu. Horretarako, ingenieritza, enpresagintza, irakaskuntza eta ikus­entzunezko fakultateetatik bertako irakasleak etorri zaizkigu eta horiekin batera Txantxiku ikastolako ikasle ohiak. Azken horiek euren esperientzia berriak gurekin partekatu dituzte. Benetan saio interesgarriak izaten ari dira. Solasaldi horietan jakinarazi digute Mondragon Unibertsitatekoek ATE IREKIAK prest dituztela, eta bertara hurbiltzeko gonbita jaso dugu. 
 
Horiez gain, aurretik EHUko hainbat fakultateetatik (erizaintza, zientzia­teknologia, gizarte langintza...) etorri zitzaizkigun beraien graduen berri ematera. Aurrerantzean ere jarraituko dugu orientazio arlotik antolatutako ekintzekin, eta horietan beste unibertsitate batzuen berri jasoko dugu: EHUko letren fakultatea, Nafarroako Unibertsitateko nekazaritza ingenieritza, Deustuko Unibertsitatea, Debagoiena bailarako goi mailako lanbide heziketako zentroak...