Dirulaguntza deialdia

Dagoeneko argitaratu dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak  2019-2020 ikasturteari dagozkion dirulaguntzen eskaera egiteko arautuko duen agindua.

Beka eskatzeko asmoa duzuenok, pasa zaitezte Ikastolako idazkaritzatik eta ondorengoa kontuan izan:

Joan zen urtean beka eskatu bazenuten eta iazko egoera berdinean bazaudete, ez duzue inungo dokumentaziorik ekarri behar.  Baieztatze kode bat daukazue eta hau derrigorrean jaso beharko duzue idazkaritzan.

Gainontzeko familia guztiak ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzue:        

  • Familiako kide guztien NAN agiriak (izanez gero).
  • Familia liburua
  • Familia ugarien liburua (izanez gero
  • Bizikidetza ziurtagiria (Udaletxean eskatu)
  • Etxean minusbalia duen kiderik izango balitz, Foru Aldundiak emandako egiaztagiria.

Eskaera epea: irailaren 30etik urriaren 29ra bitartekoa da.

Atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemaneko ikastaroak egiteko deialdia

Era berean, Eusko Jaurlaritzak Ingeleseko, Frantseseko eta Alemaneko ikastaroak atzerrian egiteko agindua ere argitaratu du. Deialdia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago.  

Beka eskatzeko, nahitaezkoa izango da interesdunak eskaera orria betetzea, zeina lotura honetan aurkitu dezakezuen, deialdiaren inguruko gainerako informazioarekin batera.

Etiketak: