KIVA Eguna ospatu dugu ikastolan

Urriaren 25ean, KiVa EGUNA ospatu genuen Txantxiku ikastolan. Dakizuenez, KiVa (Kiusaamista Vastaan) programa Finlandian abiatu zuten eta, harrezkero, munduko hainbat lurraldetan dago indarrean. Euskal Herriko ikastola gehienetan programa hori martxan dago eta bere helburu nagusiak ikasleenganako jazarpenaren prebentzioa eta ikastola osatzen dugun guztion ongizatea hobetzea dira.

KiVa egunearen baitan, bideo batzuk ikusi genituen geletan eta jazarpenaren gaineko gogoetak egin genituen. Horrez gain, eskulantxo bat ere egin genuen etxera eramateko eta ikastolako korridoreetan jartzeko hainbat kartel egin genituen. Honela une oro izango dugu gogoan Txantxiku ikastola KiVa ikastola dela.

KiVa ikastolan jazarpenik ez!! Ederra da KiVa ikastola batean ikastea!!

Info +

Etiketak: